Maiatza eta ekainean zehar, eta eguraldiak laguntzen badu, kalean hainbat ekitaldi egingo dituzte. Bariku honetan Anarik zabalduko du zikloa.
Maiatza eta ekainean zehar, eta eguraldiak laguntzen badu, kalean hainbat ekitaldi egingo dituzte. Bariku honetan Anarik zabalduko du zikloa.
\'Irla izan\' diskoa aurkeztuko du Anari abeslariak. Bere bosgarren diskoa da honakoa, eta batez ere bertako kantuak errepasatuko dituela jakin eragin dute antolatzaileek. Udaletxeko lorategian eskainiko du emanaldia, gaueko 22:00etan hasita.
Datozen barikuetan deneriko ekitaldiak ikusteko aukera izango dute berriztarrek; kalean, gainera. Hori bai, Udalak prentsa ohar bidez argitu duenez, euria egiten badu programazioa kultur etxera pasako da.
Hau da egitaraua:
Maiatzak 7, barikua
Anari - udaletxeko lorategia - 22:00
Maiatzak 14, barikua
Pailazoak (Kiki, Koko eta Moko) - Olakueta plaza - 17:30