Zain berriztarrak garaile Gaztea lehiaketan

Anboto 2010ko api. 30a, 12:41

Zain musika taldeak irabazi du Gaztea maketa lehiaketako epaimahaiaren saria.

Zain musika taldeak irabazi du Gaztea maketa lehiaketako epaimahaiaren saria. 2005-2006 inguruan sortutako taldea da Zain, eta punik, rock eta pop estiloen nahasketa lantzen dute euren musikan. jaso duten sariari eskerrak, 6.000 euro eskuratuko dituzte, eta gainera, Bilbo BBK Live jaialdian jotzeko aukera izango dute. Albiste on hau, eszenatoki gainean ospatuko dute, gainera. Izan ere, gaur gauean Berrizko probalekuan joko dute, Sahararen aldeko ekimenean. Hemen entzun daiteke saria eman dien abestia, \'Aitzakiak\'.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!