Gaur dira Berrizen, XI. Kaleko pintura lehiaketa, eta herriko Txintxaun antzerki taldearen amodioari buruzko azken antzezlanaren emanaldia.
Gaur dira Berrizen, XI. Kaleko pintura lehiaketa, eta herriko Txintxaun antzerki taldearen amodioari buruzko azken antzezlanaren emanaldia.
Rosa Martinez-Alcocer durangarrak zuzenduriko \"Escenas de amor y humor al fresco\" antzezlana da gaur, 20:00etan hasita Berrizko kultur etxean ikusgai izango duguna. Jose Luis Alonso de Santos da lanaren egilea, eta eguneroko bizimoduaren eta maitasunaren gaineko pasarteak oholtzaratzen ditu.
Orain hilabete batzuk umeentzako \"Anita Hilezikin\" antzezlana aurkeztu zuen Txintxaunek, eta helduendako lana da orain dakartena: maitasunaz eta maitasun ezaz jarduten duten pertsonajeak oholtzaratzen dituena.
Kaleko pintura lehiaketaIluntzean kultur etxe barruan izango den antzerki emanaldiaren aurretik, goizean hasi eta eguerdira arte Berrizko kaleak pintura-pote eta pintzelek beteko dituzte. Herriko txokoak euren lanetan jasotzen jardungo dute Kaleko Pintura Lehiaketan parte hartzera etorriko diren margolariek.
Eurek hautatutako herriko paisajeak euren koadroetan gorde, eta lehiaketara aurkeztuko dituzte: 550 euroko lehenengo saria, 450 euroko bigarrena, 350 euroko hirugarrena, eta epaimahaiak herriko margolari baten lanik onenarentzako ere saria egongo da. Kultur etxean, 18:00etan jakinaraziko dute zeintzuk lanei iritzi dien epaimahaiak onen, eta parte hartzaile guztien lanak, maiatzaren 16ra arte Kultur Etxean bertan izango dira erakusketan ikusgai.