Ibai Zabala buruz burukotik kanpora utzi du Arretxe IIak

Anboto 2010ko api. 12a, 11:11

Partidu hasieran abantaila polita lortu arren (1-8), partiduko bigarren zatian gehiago izan zen Luzaideko aurrelaria

Partidu hasieran abantaila polita lortu arren (1-8), partiduko bigarren zatian gehiago izan zen Luzaideko aurrelaria. Ibai Zabalak ezin izan zuen Promozio Txapelketako ligaxkarako sailkatu. Zeberion jokatutako partiduan 14-22 galdu zuen Iker Arretxeren kontra. Ederto hasi zuen neurketa (0-4 / 1-8) baina Arretxek, maila honetan duen esperientzia baliatuz, markagailuari buelta ematea lortu zuen. Partidu gogorra izan zen. 243 pilotakada jo zituzten eta 50 minutu inguru iraun zuen lehiak. Zeberion buruz buruko beste neurketa bat ere jokatu zuten eta Mikel Urrutikoetxeak 22-3 menderatu zuen Kepa Peñagarikano. Azkenik, Duruelon Aritz Lasak ere ez zion aukerarik eman Cabrerizori (22-13). Ondorioz, honako pilotari hauek osatuko dute Promozio Txapelketako B multzoa: Aitor Zubieta, Arretxe II, Mikel Urrutikoetxea eta Aritz Lasak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!