Ibai Zabalak Arretxe IIaren kontra jokatuko du

Anboto 2010ko api. 9a, 13:47

Zeberiko pilotalekuan izango dira aurrez aurre gaur (apirilak 9) 19:30etik aurrera.

Zeberiko pilotalekuan izango dira aurrez aurre gaur (apirilak 9) 19:30etik aurrera. Orain asteburu bi binakako Promozio Txapelketa irabazi zuten elkarrekin eta gaur bata bestearen arerio izango dira. Ibai Zabala berriztarrak Arretxe IIaren kontra borrokatuko du hurrengo faserako txartela. Ibai Zabalak Eskuderoren kontra jokatu behar zuen joan zen barikuan, baina Eskuderok partidua bertan behar iutzi behar izan zuen eskuko minagatik. Beraz, Zabala sailkatu zen. Gaurko partiduari begira Iker Arretxe \"tantoa azkar amaitzen\" saiatuko dela uste du. Zabala, berriz, tantoa luzatzen eta piloteoak behartzen saiatuko da. Partidu honen ondoren txapelketako beste buruz buruko bat jokatuko dute Peñagarikanok eta Urrutikoetxeak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!