Mendi bizikletako lasterketa jokatu zen domekan, martxoak 21, Tuteran. Caja Rural BTT 2010 txapelketako bigarren proba izan zen, eta Colomaren aurretik sailkatu zen Orbea taldeko berriztarra.
Mendi bizikletako lasterketa jokatu zen domekan, martxoak 21, Tuteran. Caja Rural BTT 2010 txapelketako bigarren proba izan zen, eta Colomaren aurretik sailkatu zen Orbea taldeko berriztarra.
Lejarreta eta Carlos Colomaren arteko lehia izan zen domekan Tuterako zirkuituan. Buruz-buru ibili ziren lasterketa osoan zehar, eta berriztarrak azken metroetan hartu zuen abantaila. Horri eutsi, eta garaipena erdietsi zuen.
Hurrengo proba Espainiako Openaren baitan izango du Lejarretak; Huelvan jokatuko da bigarren sariketa datorren domekan.
[img]http://www.anboto.org/images/7200/7289/1.jpg[/img]