Lejarreta bigarren geratu da Espainiako Openeko lehen lasterketan

Anboto 2010ko mar. 15a, 12:31

Iñaki Lejarreta berriztarrak bigarren postua lortu zuen domekan Banyolesen (Herrialde Katalanak).

Iñaki Lejarreta berriztarrak bigarren postua lortu zuen domekan Banyolesen (Herrialde Katalanak). Absalon izan zen garaile eta Rube Ruzafa hirugarren. Hirurak Orbea taldekoak dira. Hasiera bikaina izan du Orbea taldeak Espainiako ziklo-kros Openean. Julien Absalon izan zen helmuga zeharkatzen lehena, bere nagusitasuna erakutsiz. Iñaki Lejarretak bigarren postuan amaitu zuen Kataluniako lasterketa, 41 segundora sartuz. Ruben Ruzafa taldekidea 2 minutu eta 16 segundora ailegatu zen. Absalonek hasieratik markatu zuen erritmoa, eta berriztarra izan zen bakarrik eusteko kapaz. Gurpila galdu barik egon zen hasieran, baina bigarren itzulian tartea ateratzen hasi zen frantziarra. Azkenean tartetxoa atera eta lasai irabazi zuen. Hona hemen sailkapena: 1 ABSALON,Julien 2 LEJARRETA,IÑAKI 3 RUZAFA,RUBEN 4 COLOMA,CARLOS 5 HERMIDA,José Antonio 6 SPESNY,Milan 7 JUBBEGA,Jelmer 8 MINNAARD,Marco 9 HYNEK,Kristian 10 SPESNY,Milan
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!