Otxandorenak eskua mindu zuen azken partiduan eta ezin du jokatu. Atzo jakinarazi zioten Ibai Zabala berriztarrari bera aukeratu zutela Oinatz Bengoetxeagaz bikotea osatzeko.
Otxandorenak eskua mindu zuen azken partiduan eta ezin du jokatu. Atzo jakinarazi zioten Ibai Zabala berriztarrari bera aukeratu zutela Oinatz Bengoetxeagaz bikotea osatzeko.
Barikuan, Urretxun, Lehen Mailako Binakako Pilota Txapelketako partidua jokatuko du Ibai Zabala berriztarrak. Iñaki Otxandorenak (Beloki ordezkatzen zebilen) min du eskuan eta Oinatz Bengoetxeak Zabala izango du bizkarzain. Gonzalez eta Laskurainen kontra jokatuko dute.
Zabalari atzo jakinarazi zioten Otxandorenaren ordez jokatuko zuela. Oraingoz, \"ostiralerako partidurako bakarrik da ordezkapena\". Jardunaldi berean partidu bi ezin dituztenez jokatu, Bigarren Mailako Txapelketan, Peñagarikanok jokatuko du bere ordez Arretxe II.arekin.