Galanek Berrizko entrenatzaile kargua utzi du

Anboto 2010ko ots. 8a, 10:17

Arrazoi pertsonalak tarteko hartu du erabakia, eta Nedzad Zivojevicek hartu du bere lekua.

Arrazoi pertsonalak tarteko hartu du erabakia, eta Nedzad Zivojevicek hartu du bere lekua. Neka Galanek Berrizko entrenatzaile kargua utzi zuen joan zen eguaztenean. Lutxanaren aurkakoa izan zen zuzendu zuen azken neurketa. \"Nekatuta eta estresatuta nago, eta garrantzitsuena beti da osasuna\" adierazi zuen Galanek. Bere agurrean, taldeari eta jokalariei eskerrak eman nahi izan zizkien, \"erakutsitako konfiantzagatik\". Lutxanaren aurkako garaipenagaz, taldea \"lasaiago\" ariko den esperantza agertu zuen, eta \"gorago egoteko potentziala\" duela ere aipatu zuen. Nedzad Zivojevic Galanen laguntzailea izan da, eta bere ordez ariko da hemendik aurrera. Asteburuan Gurutzetaren kontra jokatu dute berriztarrek, eta 3-0 galdu dute Zivojevicen lehen partidua izan denean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!