Eñaut Berasaluzek eta Caperok txapela berritu dute

Anboto 2010ko urt. 20a, 13:25

Finalean 22-7 menderatu zituzten Milikua eta Benito

Urtarrilaren 16ko zapatuan IV. San Anton Pilota Txapelketako finalak jokatu zituzten Berrizen. Lehen Mailako finalean Berasaluze VIIak eta Juan Pedro Lejarreta 'Capero'k irabazi zuten (22-7). Berasaluzek bikain jokatu zuen aurreran eta Caperok lan dotorea egin zuen atzean. Aurkariek, ordea, ez zuten bererik eman. Gainera, pilotalekuan, zazpigarren kodaroaren inguruan, umedadea agertu zen eta horrek zaildu egin zuen pilotarien jarduna. Aurten irabazita, Berasaluze VIIak eta Caperok bigarren urtez segidan irabazi dute txapela. Bigarren Mailako finala Imanolek eta Uribek irabazi zuten.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!