Kokein, Norman, Brankan eta Iñaki Salvador zuzenean

Anboto 2010ko urt. 15a, 11:35

Fito Paez, Pablo Milanes, Silvio Rodriguez, Pedro Guerra, Benito Lertxundi eta Mikel Laboaren abesti ezagunen bertsioak eskainiko ditu, besteak beste, Te doy una canción ikuskizunean Iñaki Salvador donostiarrak Berrizen.

Fito Paez, Pablo Milanes, Silvio Rodriguez, Pedro Guerra, Benito Lertxundi eta Mikel Laboaren abesti ezagunen bertsioak eskainiko ditu, besteak beste, Te doy una canción ikuskizunean Iñaki Salvador donostiarrak bere pianoagaz, musikari taldeak lagunduta. Ainara Ortegaren ahotsa, eta Hasier Oleaga, Javier Mayor, Asier Hernandez eta Ana Pimenta musikarien doinuak izango ditu lagun. Berrizko Antonio Deunaren jaien azken egunean, urtarrilaren 17an, domekan, 19:30ean Kultur etxean izango da Euskal Herriko jazz musikaren izen handia den Salvador. Asteburuko Berrizko jaietako kontzertuetan azkena izango da Salvadorrena, baina bestelako doinuak ere izango dira. Zapatu gauerako prestatutakoa, hiru rock talde euskaldunen emanaldia da: Kokein eibartarrak eta Ondarroa, Berriz eta Eibarko musikariak biltzen dituzten Norman eta Brankan taldeak arituko dira Antonio Deunaren jaiak plazako oholtzatik girotzen urtarrilaren 16an, 23:00etan. Denis Alberdi bateria-jotzaile berriztarra taldekide duen Brankan hirukotea, abenduan disko berria kaleratu duen Eibar eta Ondarroako musikarien Norman taldea, eta Kokein arituko dira zapatuko jaialdian. Iaz oholtzarik oholtza eta diskoak kaleratzen hamarkada bete zuen Kokein taldeak 2007an kaleratutako Mundu margotu berri bat diskoko kantak eskainiko ditu, eta 2009ko abenduan Hotsak diskoetxeagaz argiataratu zuen diskoa aurkeztuko du Normanek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!