Beginorekin batera, txapela irabazteko hautagai dela erakutsi zuen Eibarren jokaturiko neurketan.
Beginorekin batera, txapela irabazteko hautagai dela erakutsi zuen berriztarrak Eibarren jokaturiko neurketan.
22-14 izan zen azken emaitza Astelenan jokaturiko norgehiagokan; txapelketako lehenengoa hain zuzen. Gonzalezek eta Laskurainek ezin izan zuten ezer egin. Izan ere, Beginok bere kolpe gogorra baliatu zuen jokoa menperatzeko, eta Berasaluzek ondo aprobetxatu zuen abantaila.
Partidu bizia izan zen, eta Pablok bere bihurrikeriak egin zituen aurrean, ikusleen txaloak bereganatuz.