Frontisek Eneko Perosanz fitxatu du, urte birako

Anboto 2009ko aza. 2a, 10:40

Berriztarrak 19 urte ditu eta ikasketekin partekatuko du pilota profesionala.

Frontis enpresak Eneko Perosanz pilotari berriztarra fitxatu du asteon. Urte bikoa da Perosanzen lehenengo kontratu profesionala.

Berriztarrak 19 urte ditu eta ikasketekin partekatuko du pilota profesionala. 1,83 garai da eta 79 kilo ditu.

Gaztea izanagatik badu palmaresa: 2005ean eta 2007an Bizkaiko Herriarteko txapeldun geratu zen eta 2005ean, 2006an eta 2008an Bizkaiko txapela irabazi zuen. Oraindik ez da zehaztu debuta non egingo duen.


ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!