Lau t’erdikotik kanpora geratu da Berasaluze IX

Anboto 2009ko urr. 15a, 14:21

Amestea libre da eta Berrizen batek baino gehiagok imajinatuko zituen Asier Berasaluze eta Pablo Berasaluze, elkarren aurka, lau t’erdiko ligaxka desiraturako borrokan. Beste batean beharko du. Iñigo Leizak 22-15 kanporatu zuen Berasaluze IX.a, Gernikako Santanape pilotalekuan. Beraz, beste Berasaluzek, VIII.ak alegia, Gonzalez eta Leizaren kontra borrokatuko du azaroaren 1ean.

12nako berdinketaren ondoren lemoaztarra 21era joan zen, eta hortxe erabaki zuen kanporaketa. Berasaluzek ez zion partiduari neurririk hartu, eta bererik eman ez izanak penatzen du: “Izaten dira ezerk irtetzen ez duen partidu batzuk, eta horrelakoxe bat izan nuen. Pena da. Uda osa ona osatu dut, joko onagaz, baina gehien behar nuenean ez dut neurerik eman”.

Datozen asteetan binakako norgehiagoketan zentratuko da berriztarra. Domeka arratsaldean Zarautzen jokatuko du, Eulate bizkarzain duela, Titin III.aren eta Cecilioren kontra.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!