Lejarreta nagusi Berrizen

Anboto 2009ko uzt. 6a, 12:40

Larunbatean, Berrizen jokatutako Espainiako Superprestigio Massi Openeko seigarren eta azken lasterketa Orbea taldeko Iñaki Lejarreta berriztarrak irabazi zuen. Lejarretak ordubete 30 minutu eta 33 segundo behar izan zituen 27 kilometroko ibilbidea bukatzeko.

Larunbatean, Berrizen jokatutako Espainiako Superprestigio Massi Openeko seigarren eta azken lasterketa Orbea taldeko Iñaki Lejarreta berriztarrak irabazi zuen. Lejarretak 1.30.33 behar izan zituen 27 kilometroko ibilbidea bukatzeko.

Berriztarrak etxean lastertu zuen, herriko zale guztien babespean. Eta zaleen laguntzarekin Lejarretak 8 minututik gora atera zizkion Berrizen 13. tokian sailkatu arren, openeko txapeldun geratu den Sergio Mantecón txirrindulariari. Berrizko zirkuituan bigarren, berriz, Extremadura-Espec taldeko Alejandro Díaz de la Peñak egin zuen, Lejarretarengandik minutu eta 17 segundora. Bestalde, MSC Bikes taldeko Carlos Colomak, txapelketako bigarren postua mantentzea erdietsi zuen, Berrizen laugarren amaitu eta gero; Lejarretarengandik hiru minutu eta 55 segundora.

Emakumezkoetan Massi taldeko Marga Fullana egin da aurtengo Espainiako Superprestigio Massi Openeko txapelarekin. Fullanak txapelketako sei lasterketatik bost irabazi ditu, hori dela eta, ez zen Berrizko irteeran egon, azken lasterketa jokatu orduko ere garaile baitzen. Rocio Gamonal heldu zen lehendabizi helmugara emakumezkoetan, 1.32.08ko denbora eginez. Sailkapen nagusian, bigarren tokian Sandra Santanyesek amaitu du.



ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!