Oizpe Pilota Txapelketak ikusmin handia sortu zuen berriztarren artean. Zaleek ez zuten hutsik egin igandeko finaletara. Berrizek hiru finaletan zituen ordezkariak eta azkenean batek irabazi zuen: Albizuri IIak nagusietan Aurtenetxe lezamarraren kontra.
Benjamin B mailan Durangoko Zuriturizak eta Pujanak irabazi zuten Berrizko Urtiaga eta Tankau mendean hartuta. Benjamin A mailan, Munitibarko Albizu-Garro bikoteak jantzi zuen txapela eta Elorriaga eta Gisasola mallabitarrak izan ziren azpitxapeldun. Benjaminetan lortu ez zuen txapela kimu mailan eskuratu zuen Mallabiak: Araiztegi eta Gisasolak González eta Andueza iurretarrak menderatu zituzten. Baina Iurreta ere ez zegoen esku hutsik geratzeko prest eta haur mailan Bereinkua eta Uribelarreak irabazi egin zuten Berrizko Malax eta Otaduyren aurka.
Gazte eta nagusien mailako partiduak buruz-buru jokatu zituzten. Gazte mailan Arrieta markinarrak Arribillaga elgoibartarrari irabazi zion. Berrizek, ordura arte jokatutako final biak galduta, nagusien mailan lortu zuen hainbeste bilatutako txapela: Albizuri IIak jantzi zuen Aurtenetxeri irabazita.