Kadeteek Espainiako txapelketa prestatu dute Berrizko belodromoan

Anboto 2009ko eka. 30a, 09:08

Euskadiko Txirrindularitza Federazioko hautatzaile diren Mikel Pradera eta Iñigo Larizek uztailaren 8tik 10era errepideko Espainiako Txapelketan parte hartuko duten kadeteekin entrenamendu saioa egin dute asteburuan Berrizko belodromoan.

Entrenamendua, batez ere, erlojuz kontrako proba prestatzeko baliatu dute. Pradera eta Larizen gidaritzapean, Euskadiko Selekzioa osatuko duten gazteek irteera eta erreleboak landu dituzte. Hauek dira entrenemenduan parte hartu duten kadeteak: Mikel Aristi (Sumofic), Imanol Díaz (Fonara), Francisco Javier Martín (Michelin), Aitor Rey (Luyando-Ganzedo), Asier Unanue (Ampo) eta Ibai Zulaika (Berango-Bial). Espainiako Txapelketa Cuencan jokatuko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!