Berrizko Udalak Kirolari ateak zabalik jardunaldian parte hartuko du beste urtebetez domekan. Guztira, 14 kirol praktikatzeko aukera egongo da Berrizburu kiroldegian eta futbol zelaian, Olakueta pilotalekuan eta Urbiako zelaietan. Parte hartzeko aurretik izena eman beharra dago Berrizburu kiroldegian.
Olakuetan pala, esku pilota eta frontenis partiduak jokatuko dituzte. Berrizburu kiroldegian muskulazio zirkuitua, spinninga, aerotaeboxa, pilatosa eta Body Pun-a praktikatu ahalko dira. Horrez gainera, Urbiako zelaietan senderismoa egingo dute; autobousak BBK paretik irtengo du. Azkenik, ibilbide zikloturista bat ere badago aukeran 10:30ean hasi eta 12:30 inguruan amaituko dena.
Ekitaldietan 430 bat lagunek parte hartuko dutela espero dute antolatzaileek.