Sallekok irabazi du Bizkaiko Kopa

Anboto 2009ko eka. 1a, 15:04

Sestaoko Salleko taldeak irabazi du asteburuan Berrizen jokatutako Bizkaiko Kopa. Lauko finalean Paules menderatu zuten finalerdietan eta La Salle finalean.

Horrela, Gorka Gonzálezen emakumeek Liga eta Kopa, titulu biak irabazi dituzte aurtengo denboraldian. Hala ere, finalean latz sufritu zuten La Salleren kontra. Sestaoarrek zazpi jokalari bakarrik ekarri zituzten Berrizera; beraz, partiduaren amaierara justuan iritsiko zirela aurreikusi zitekeenez, hasieran aldea zabaltzen saiatu ziren; eta baita lortu ere. Lehen laurdena 21-6 amaitu zen Sallekoren alde. Ondoren, apurka, bilbotarrak aldea jaten joan ziren, baina ez zen nahiko izan (64-58).
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!