Berriz Saskibaloi Taldeak antolatuta eta Udalak lagunduta, Berrizen erabakiko da asteburuan zein den aurtengo Bizkaiko Kopako txapelduna. Larunbatean jokatuko dira finalerdiak eta igandean finala. Tabirako ez da Lauko Finalean izango. Ligaxka kaskarra osatuta, kanpoan geratu dira.
17:00etan hasiko den lehenengo finalerdiak Salleko eta Paules aurrez aurre jarriko ditu. Sestaoarrak faborito dira ligaxkako sei neurketak irabazi dituztelako; Paules Barakaldoko taldeak, berriz, porrot bi jaso ditu. Jarraian, 19:00etan, La Salle eta Santurtziren arteko bigarren finalerdia jokatuko da. Bilboko taldeak airoso atera ditu ligaxkako partidu guztiak; Santurtzik ere lan txukuna egin eta partidu bakarra galdu du. Tabirakoko entrenatzaile Alberto Molinak uste du La Salle dela finalera pasatzeko eta Kopa irabazteko hautagai nagusia: “Euren kontra jokatu dugunetan argi utzi dute oso talde indartsua direla”.
Tabirakoren lanari dagokionez, ligaxkan partidu bakarra irabazi du. Molinaren iritziz, “motobazioa” falta izan zaie: “Justu iritsi gara amaierara, eta ez dugu Kopako lehiak eskatzen duen adinako motibaziorik erakutsi”.