Julien Absalonek irabazi du Munduko Kopaka bigarren proba

Anboto 2009ko api. 27a, 09:57

Atzo Munduko MTB Kopako bigarren proba jokatu zen Alemaniako Offenburg herrian eta Orbea Racing Teameko Julien Absalonek irabazi zuen. Lasterketa gogorra izan zen, baina Absalonek sasoiko dagoela erakutsi eta merezimendu osoz gailendu zen lasterketan.

Bere taldekidea Inaki Lejarreta berriztarra 17. sailkatu zen. Emaitza horrekin eta Ruzafak lortutako 18. Postuarekin, taldekako sailkapenean lider dago Orbea Racing Team. Bigarren Wolfram Urschat helmugaratu zen (Topeka Ergon Rancing Team) eta hirugarren Jean-Christophe Peraud (Massi).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!