Eskupilotako Binakako txapelketaren ondoren, datorren ostiralean abiatuko da Buruz buruko Pilota Txapelketa Zeanurin. Bertan, Asier Berasaluze berriztarrak eta Pedro Martinez Eulatek neurtuko dituzte indarrak.
Binakako txapelketa bikain baten ondoren, txapela ez ezik, buruz-burukoan jokatzeko aukera ere irabazi du Berasaluze IX.ak. Lehen mailan partidu errazik ez dagoela iritzita, lehia gogorra espero du berrizko aurrelariak. “Baina, ondo jokatuz gero, eta sakeari etekina ateratzen badiot, irabazi dezakedala uste dut”.
Eulatek, aldiz, aspaldi honetan ez du txapeldun izan zen urteetan adina partidu jokatzen, hala ere, “atzo (astelehena) berarekin jokatu nuen eta oso ondo dago”, aitortu du Berasaluzek.
Berriztarra egoera ezin hobean dago, eta azken egunetako entrenamenduen ondoren ez du aparteko nekerik igarri. Hala eta guztiz, aurrez ondo sentitu arren, ondo partiduaren egunean eta pilotalekuan bertan egon behar dela adierazi du Asier Berasaluzek.