Zorionak!

Anboto 2009ko mar. 19a, 18:02

Pablo Berasaluzek, nola ez, badauka zeresana bere bi herrikideei buruz.



Pablo Berasaluze - Pilotaria

2009ko Martxoaren 21a. Biharkoa egun seinalatua izango da aurrerantzean bizkaitarrontzat, baina bereziki, Berrizko herriarentzat. Pilotaren inguruan mugitu izan dan herritzat ezaguna dogu Berriz, beti pilotaren arloan lanean dabilen herriagaz lotzen dogu, baina oraindino ez doguz inoiz ikusi (nik gogoratzen dodala behintzat) herriko seme bi profesional mailako txapel baten lehian final berean.

Horrelako ekitaldi berezi batek merezi dauen moduan, herriko tabernarik-tabernarako ibilbide horretan gai nagusi, eta ia bakar, bihurtu da zapatuko finala. Batzuk Asierren alde jotzen dabe, beste batzuk Ibairen alde… baina gehienek neutralidade bat mantendu eta partidu ona egin daiela nahi dabe.

Polita baina, era berean, gatxa da Ibai eta Asierrek biziko daben egoera. Danok nahi dogu finalera heldu eta irabaztea baina horrek dakarren presino eta gogo biziak gobernatzen jakitea ez da erreza, eta hor biek ala biek lan gatx bezain garrantzitsua edukiko dabe.

Baina, bueno, finalera lau besterik ez dira sartzen eta eurak hor daude. Ondorioz danon zoriona merezi dabela uste dot eta zor deutsegun moduan, berriztarrok bertan egongo gara zapatuan bien jokoaz gozatzen.

Partidu on bat egin, bikain jokatu eta onenak irabazi daiala. Zorionak eta aurrera mutilak!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!