Bigarren mailako binakako finalaren atarian, buruz buru

Anboto 2009ko mar. 19a, 17:57

Nor izango da amaieran aldageletara sartzen lehenengoa?
A.B./ I.Z.: Finala galtzen duena, hori seguru.

Finalean zenbat sake sartuko dizkiozu Ibairi, Asier?
A.B.: Bat ere sartu ez arren 22ra iristen banaiz, ni konforme.

Zabalera sakatuko duzu? Eta bi hormakoan Irujoren antzera?
A.B.: Bi hormakoen ez. Zabalera, baleiteke; berak ere badaki hori.

Ibai, zenbat sartuko dizkiozu Asierri ezkerrera moztuta?
I.Z.: Berak galtzen dituenak. Baina saiatuko naiz; berak ere badaki hori.

Zein da azken egunotan eman dizuten aholkurik onena?
A.B.: Arinegi ez jokatzeko; ez prezipitatzeko partiduan zehar.
I.Z.: Asierri pilota ezkerra mozten saiatzeko.

Finala irabazi zein galdu, parranda egingo duzue?

I.Z.: Dudarik barik. Finalera heltzea ospatzeko nahiko motibo da.
A.B.: Guztiz ados; hainbaten, Durangon elkartuko gara, gainera.

Nork irabaziko du lehenengo mailako binakako txapelketa?

I.Z.: Enpresakoek irabaztea nahi dut, baina onenak irabazi dezala.
A.B.: Berdin. Hala ere, Aspekoak faboritoago ikusten ditut.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!