Asier Berasaluzek 2005eko abuztuaren 14an debutatu zuen Asperekin Mallabian. Partidu erdian Apeztegia bikotekideak sudurrean kolpea hartu eta odoletan hasi zen, partidua bertan behera geratu zelarik. “Debuta sekula ez dela ahazten diote, eta nire kasuan gutxiago”, dio brometan. 2006an bigarren mailako buruzko buruko txapela jantzi zuen. Profesionaletan daramatzan hiru urteetan esperientzia baliotsua pilatu du, eta hori alde izango du finalean, denok ezagutzen dugun eskuinarekin batera.
Ibai Zabala profesionaletara iritsi berria da. 2008ko maiatzaren 23an debutatu zuen, Asegarcerekin, Elorrion (irabazi egin zuen Pablo Berasaluzerekin). Oso gaztea da, baina baita oso pilotaria eta burutsua ere, eta ikasteko asko duen arren ofizioduna da. Lau t’erdikotik erretiratu egin zen hatzamarra hautsita, eta biharkoa izango du lehen finala profesionaletan.