Denboraldi deserosoa izaten ari da Berrizentzat. Sailkapeneko beheko postuetan dantzan dabiltza; orain postu bat gorago, orain bat beherago. Jaitsierako surik ez dute probatu, baina arnasa lasai eta patxadaz hartzeko modurik ere ez dute izan. Azkenaurrekoarekiko bederatzi puntuko aldea dute, baina Nikasio Galan ez da fidatzen: “Daukagun errenta bi-hiru partidutan galdu dezakegu. Ez dago lo hartzerik”, dio entrenatzaileak.
Etzi Retuertok bisitatuko du Berrizburu. Bigarren daude sailkapenean, Apurtuarterengandik
puntu batera. Galanen ustez, Ohorezko Mailako talderik onena da: “Oso talde indartsua da, arlo guztietan: ondo jokatzen dute, fisikoki prestatuta daude, garaiera eta indarra dute… Nire ustez mailaz igotzeko faborito nagusiak dira, Apurtuarteren aurretik.
Beraz, puntu bat batzea ere ez litzateke emaitza txarra. Baina zer taktika erabili horrelako talde baten aurka? “Goitik jokatzea alperrik da. Behetik saiatu behar dugu, baloia azkar mugituz eta bat-bikoak bilatuz”.
Urte irregularra
Berrizen jokamoldea ikusita, kanpoan etxean baino hobeto arituko zela ematen zuen. Orain arte, ordea, kontrakoa gertatu da. Etxean partidu bi bakarrik galdu dituzte. Kanpoan, aldiz, behin bakarrik itzuli dira hiru puntuekin.
Joan zen astean 2-0 galdu zuten Ortuellan. Berriztarrek bederatzi jokalarirekin amaitu zuten partidua. Ondorioz, Jurdan Salterainek eta Xabi Bilbaok ezin dute jokatu etzi. Jon Biota taldera itzuliko da, zelai erdian. Zentral lanak Jon Martinezek bete ditzake; ezker-hegalekoak jokatu izan du defentsaren erdian.