Gure estiloa

Anboto 2009ko ots. 13a, 14:01

unai_zamalloa_150.jpg







Unai Zamallo - Saskibaloi entrenatzailea


Askotan entzuten dogu taldeek jokatzeko era edo estilo desbardinak ditueela. Harrobiko klubetan estilo hori emoten daben identitate seinale edo balore horreetan hezitzen dira jokalariak, bai tekniko-taktiko aldetik bai pertsonaren garapenean be.

Bizkaian badira erreferente asko –orain gitxiago, baina badira–, eta bat gure eskualdean aurkitzen da: Tabirako.

Jakina da 50 urte beteko dituen klub honek bere bizitzan landu dauen filosofiak dakarren jokatzeko estiloa. Normalean fisiko handiagoa eta hobea daukien taldeen aurrean, taldea maiuskulaz, eraso azkarrak ekarriko dituen defentsa gogorra pista osoan, elkarkidetza eta lanerako grina, tekniko-taktikoki ondo landutako jokalariak ditu Tabirakok.

Hau da gure estiloa.

Nahiz eta 50 urtetako filosofia eta estiloa izan, ez dago zaharkituta. Baina askotan konpetizinoak eta irabazteko hartzen doguzen bidezidorrek gure estilotik kanporatzen gaitue, eta hor dator kataklismoa. Adin txikietan hezitzen eta entrenamenduetan lantzen denak emaitza onak emiten dituenean, zer dela-eta desagertzen da gero bat-batean, gazte eta kadete mailetan? Emaitzak eta talde nagusietara heltzen diren jokalari kopurua begiratzea baino ez daukagu.

Erantzunak, beharbada, datozen 50 urteei hobeto aurre egiteko aukera emon leike.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!