San Anton txapelketako finala jokatuko da bihar

Anboto 2009ko urt. 16a, 14:20

Bihar 19:00etan III. San Anton Pilota Txapelketako finala jokatuko da Berrizko Olakueta pilotalekuan. Berasaluze VIIak eta "Kapero"k Milikua eta Benitoren aurka jokatuko dute.

Bihar 19:00etan III. San Anton Pilota Txapelketako finala jokatuko da Berrizko Olakueta pilotalekuan. Berasaluze VIIak eta "Kapero"k Milikua eta Benitoren aurka jokatuko dute.

"Kapero"k, 58 urterekin, zale berriztarren ikusmina piztu du. Esperientzia arma nagusi legez hartuta eta Eñauten laguntzarekin, finalera iristea lortu du pronostikoak hautsiz. Segurutik bihar  ere ez zaizkio zaleen animoak faltako.

Finalaren aurretik, 18:00etan, 22 urtez azpiko Euskadiko Txapelketaren partidua jokatuko da. Berrizko Oizpe pilota eskolak Azpeitiako Ilunperen aurka jokatuko du.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!