
Zapatuan, iazko irabazle Army Arma talde zornotzarraren emanaldiaren eta Etxe herriko kantariaren kontzertuaren tartean eman zuten jakitera 2008ko Aldapa Maketa Lehiaketaren izena. Hainbat musika taldetan bateria jotzen eta kantuan aritzen den Joshua Froufe hautatu du epaimahaiak bere kantak diskoan grabatzeko saria izan dezan aurten.
Lehiaketar aurkeztutako bederatzi taldeen artean, bere gitarra eta ahotsarekin irabazi du lehenengo saria Froufe gazteak, eta Mafia taldearentzat izan da 2008ko Aldapa Musika Lehiaketaren bigarren saria -gitarra elektriko bat.