Recambios Sagastak irabazi du maratoia

Anboto 2008ko eka. 20a, 14:26

Hogeita hamaika taldek parte hartu dute aurten Berrizko futbito maratoian. Joan den ostiralean hasi eta igandea bitartean nor baino nor gehiago aritu ziren durangaldeko futbolariak eta giro bikainean pasa zuten asteburua.

Hogeita hamaika taldek parte hartu dute aurten Berrizko futbito maratoian. Joan den ostiralean hasi eta igandea bitartean nor baino nor gehiago aritu ziren durangaldeko futbolariak eta giro bikainean pasa zuten asteburua.

Ostiral arratsaldean hasi ziren partidak eta hurrengo eguneko gauerdira arte jokatu ziren Berrizburun. Finala baina, igandean jokatu zen eta Recambios Sagastak irabazi zuen. Cacique 500 izan zen bigarren sailkatua, finala galdu ondoren eta hirugarren postua Paulaner taldearentzat izan zen. Gaurko taldeko mutilak laugarren postuan sailkatu ziren. Partidu politak jokatu ziren, gol asko egin zituzten parte hartzaileek eta norgehiagokak ikustera joan zirenek asko gozatu zuten.
Sari banaketari ekin zioten finalaren ondoren. Irabazleek, Recambios Sagastak alegia, 800 euro jaso zituzten eta bigarrenek 500. Paulaner taldeak 300 euro irabazi zituen eta laugarren postuan sailkatu zen Gaurkorentzat izan ziren azken 200 euroak.
BIgarren hezkuntzako ikasleen gurasoek antolatutako maratoi honetan, txapelketa osoko gol gehien sartu zituen jokalaria  ere saritu nahi izan zuten eta Raul Ramos  aukeratu zuten, Recambios Sagastako kidea. Gol gutxien jaso zuen atezaina ere saritu zuten eta Jorge Mancebo Cacique 500eko futbolariarentzat izan zen saria.
Honetaz gain, rifa bat ere zozketatu zuten eta 0810a izan zen zenbaki saritua. Irabazleak home cinema bat eskuratzeaz gain, afari batetaz gozatu ahalko du.

Arrakasta handia

Arduradun eta koordinatzaileen esanetan, azken urteetako edizioekin alderatuz, arrakasta handia izan zuen joan den asteburukoak eta pozik agertu ziren jendearen erantzunarekin. 31 talde apuntatu izanak maratoiak duen sona berretsi zuen eta hurrengo urteetan ere antolatzen jarraitzeko asmoa agertu zuten.
Partehartzaileez gain, ikusle kopuru handia egon zen eta horrek giroa erabat alaitu zuen hiru egunetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!