Lejarreta lehengusuak bikain

Anboto 2008ko mai. 15a, 12:43

Iñaki eta Eneko Lejarreta denboraldi bikaina egiten ari dira txirrindu gainean. Joan den igandean Tolosako proban parte hartu zuten biek eta izugarrizko maila eman zuten lehengusuek.

Iñaki Lejarreta Orbeako txirrindularia maila ezin hobean dabil. Nazioartean nahiz hemen inguruan txirrindu gainean ibiltzeko duen trebezia erakusten du behin eta berriro. Tolosako proban parte hartu zuen joan den igandean eta baita irabazi ere. Open Euskadi Spuk-erako puntuagarria zen proba eta aurreikuspen guztiak bete zituen berriztar gazteak.
Garaipen erraza izan zen Lejarretarentzat, bideak guztiz lokaztuta zeuden arren. Izan ere aurreko egunetako euriak egoera kaxkarrean utzi zuen ibilbidea bain Iñakirentzat ez zen oztopo handiegia izan. Hirugarren itzulian egin zuen erasoaldia eta izugarrizko erritmoan egin zuen azkenengo bira. Ia lau minutuko aldea atera zion bigarrenari. Horrela podiumera igo zen beste behin ere txirrindulari gaztea. Euskal Herri mailan areriorik ez duela argi utzi zuen eta gorenera heltzeko prestatuta dagoela. Orain Pekingo joko olinpikoetarako prestatuko da udan bertan parte hartzeko hautatua izan baita.
Eneko Lejarreta lbere lehenk ere badu txirrindulari sena. Orain artean ongi aritu da eta joan den igandean Tolosan ere, izugarrizko nagusitasuna erakutsi zuen 23 urtez azpikoetan. Merezitako zazpigarren postua lortu zuen gazteak lan bikainaren ondoren eta oso pozik agertu zen.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!