Bihurrik Guiness errekorra lortu du

Anboto 2008ko mar. 7a, 12:04

Ernesto Ezpeleta “Bihurri” ezizenez ezaguna den eibarko aizkolariak giness errekorrean sartzea lortu zuen joan den larunbatean 2,5eko diametroa zuen enbor zati bat esku batekin eta 22 minututan ebaki ondoren.

Zaila zen helburua baina lortu egin zuen eibartarrak. 22 minutu 21 segundu eta 42 zentesima behar izan zituen Bihurrik 2,5diametroko pago enborra ebakitzeko. Lagun eta familiakoak inguruan zituela lortu zuen gainera guiness errekorra. Berrizko polikiroldegia bete egin zuen aizkoraren errege honek eta ikuskizun bikaina eskaini zuen.
Guiness errekorra burutzen duen bigarren aldia da gainera, 2005eko Sanblasetan ordura arte inork ebaki ez zuen enbor zatia ebaki bait zuen. Bost metroko perimetrodun enborra izan zen orduan biktima eta bi ordu, zazpi minutu eta 48 segundu behar izan zituen ebakitzeko.
200 lagun baino gehiago hurbildu ziren Berrizburura Bihurri animatzera. Txaloka eta bere izena kantatuz eman zizkioten animoak aizkolariari eta nahikoa izan ziren eibartarrarentzat. Amaia Lopetegi emaztea ere lehen lerroan egon zen, aizkorakada bakoitza ongi neurtzen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!