'Geltokia' lanak lortu du argazki lehiaketako sari nagusia

Anboto 2007ko abe. 18a, 15:55

Atxondoko Jesus Felix Hierro Resinesek ateratako Geltokia argazkiak irabazi du IX. Argazki Lehiaketa. Guztira dozena bat lan aurkeztu dituzte edizio honetan, antolatzaileek azaldu dutenez, eta denak ikusteko aukera dago Berrizko Kultur Etxean. Erakusketa abenduaren 21era arte izango da zabalik.

geltokiaberriz.jpgAtxondoko Jesus Felix Hierro Resinesek ateratako Geltokia argazkiak irabazi du IX. Argazki Lehiaketa. Guztira dozena bat lan aurkeztu dituzte edizio honetan, antolatzaileek azaldu dutenez, eta denak ikusteko aukera dago Berrizko Kultur Etxean. Erakusketa abenduaren 21era arte izango da zabalik.

Antolatzaileek nabarmendu dutenez “inoiz baino parte hartzaile gehiago izan dira berriztarrak”. Aitatu dezagun, Berrizkoak bertakoak direla 2, 3. eta 4. postuetan geratutakoak: hurrenez hurren, Aitor Aulestiarte Ituarte Mugarrarako trenbidea eta berriztarren leinua lanarekin, Pedro Agirre Gimenez Ohitura zaharrak ez dira aldatzen lanarekin eta Antonio Dominguez Perales Landatan asto eta txirimiri sarean eroria argazkiarekin. Lanak argazki bik osotutakoak izan dira.

Irabazleak 240 euro lortu ditu; bigarrenak 180 euro eta hirugarrenak 120 euro. Laugarrenak 90 euro eskuratu ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!