Iñaki Lejarreta berriztarra Olinpiadetan egongo da

Anboto 2007ko aza. 9a, 10:40

Berrizko kirolari honek joko olinpikoetan parte hartuko du. 24 urte besterik ez ditu baina eskarmentu handia bizikleta gainean.

Berrizko kirolari honek joko olinpikoetan parte hartuko du. 24 urte besterik ez ditu baina eskarmentu handia bizikleta gainean.

Mundu osoan zehar ibili izan da mountain-bike estiloan lehiatzen eta txapelketa ugaritan egon da podiumean.Joku olinpikoetarako aukeratua izatea baina, ametsa baino ez da askorentzat eta Iñakik amets hori errealitate egitea lortu du. Mountain-bike estilorako hautatu dute eta gogor entrenatu beharko du mundu guztiko kirolarien aurka lehiatzeko. Joan den apirilean bostgarren egin zuen Suitzako kopan eta txapelketa honek duen garrantzia kontuan hartuta, oso pozik etxeratu zen txirrindulari berriztarra. Ia joku olinpikoetan zorte bera duen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!