Izena edo kantak emateko epea zabalik Aldapa maketa lehiaketan

Anboto 2007ko urr. 25a, 15:01

Azaroaren 4ra arteko epea izango dute parte hartu nahi dute eskualdeko musika taldeek

Azaroaren 4ra arteko epea izango dute eskualdeko musika taldeek, Berrizko Hiltegixe Gaztetxeko VIII. Aldapa Maketa Lehiaketan izena emateko. Azaroaren 4a baino lehen, gutxienez 3 abesti jasotzen dituen grabaketa eta dokumentazio dosierra aurkeztu beharko dute. Aurreko edizioetan bezala, zuzeneko kontzertuetan defendatu beharko dituzte euren abestiak taldeek; zuzenekoak azaroaren 23, 24 eta 30ean izango dira, eta sari banaketa jaia, berriz, abenduaren 1ean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!