Berriz Euskal Herriko Herri Artekoaren finalean da

Anboto 2007ko uzt. 23a, 11:17

Bueltakoan ere Berrizek 2-1 irabazi dio Arrasateri eta Euskal Herriko Herri Arteko Pilota Txapelketako finalerako sailkatu da. Finalean Leitza izango du arerio.

Bueltakoan ere Berrizek 2-1 irabazi dio Arrasateri eta Euskal Herriko Herri Arteko Pilota Txapelketako finalerako sailkatu da. Finalean Leitza izango du arerio.

Uharkapen jokatutako Berriz eta Arrasateren arteko bueltako partidak joanekoen bide beretik garatu ziren. Kadeteetan galdu egin zuen Berrizek (22-17), baina gazteen eta nagusien partidak nagusitasunez irabazi zituen (11-22 eta 8-22), finalerako sailkatuz. Arrasateren kontrako kanporaketan lau partida irabazi dituzte Berriztarek (gazte eta nagusietako guztiak) eta bi galdu (kadeteetakoak).

Leitzak ere beste munduko estuasunik gabe kanporatu du Maeztu. Joanekoetan gertatu moduan, kadete eta nagusi mailako partidak irabazi zituen (22-15 eta 22-12) eta gazteetakoa galdu zuen (12-22).

Finalean, iaz legez, nafarren eta bizkaitaren arteko lehia izango da. Berriz lehenengoz iritsi da Euskal Herriko finalera. Orain urte bi, Bizkaiko Herri Arteko irabazi ostean, Euskal Herrikoan ezin izan zuen finalerdia gainditu. Finala zapatuan jokatuko da Arrasateko Uharkape frontoian.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!