Omenaldia, Bizkaiko Herri Artekoa irabazi dutenei

Anboto 2007ko uzt. 19a, 14:05

Martitzean Bizkaiko Herri Arteko Txapelketa irabzi duten pilotariak omendu zituzten Andikoan.

Andikoako ermitan herritarren omenaldi beroa jaso zuten martitzenean Bizkaiko Herri Artekoa irabazitako pilotariek. Jabier Azpitarte alkateak oroigarri bana eman zien, baina ekitaldiko unerik hunkigarriena hara batutakoen txalo zaparrada sentitua izan zen, pozez eta urguiluz betea. Gaztetxo bik dantzan ere egin zuten irabazleen omenez. Ondoren luntxa izan zen kanpoaldean.

Berrizek bigarren bider irabazi du oraintsu Bizkaiko Herri Arteko Txapelketa. Horrez gainera, historia egiteko zorian dira Euskal Herrikoan. Arrasate kanporatuz gero lehenegoz sartuko lirateke txapelketa horretako finalean.



ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!