Garikoitz Arregi berriro irabazle

Anboto 2007ko uzt. 17a, 10:26

Bigarrenez, Garikoitz Arregi gazte berriztarraren lana izan da irabazlea.

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak laugarrenez antolatutako Euskal Herriko Graffiti lehiaketa izan da asteburuan Gernikan. Bigarrenez, Garikoitz Arregi gazte berriztarraren lana izan da irabazlea.



Lehenengo sari modura, 1.500 eurotako saria jaso du Garikoitzek, Gernikako horman margoztutako "Kolorez busti" lanagatik. Epaimahaikideek, berriztarrak bakarka lan egin izana, eta bere lanak duen zehaztasuna nabarmendu dute, eta horregatik, beste behin Topaguneak antolatutako Euskal Herriko Graffigile onena moduan izendatua izan da Arregi.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!