Oizpekoagaz, asteburu berean txapel bi jantzi ditu Ibai Zabalak

Anboto 2007ko uzt. 5a, 13:56

Bi egunetan beste hainbeste txapel bururatzea oso gutxitan ematen den kasua da. Beraz, Ibai Zabala berriztarraren lorpena azpimarratzeko modukoa da. Joan zen zapatuan Sestaon Bizkaiko Herri Arteko finala jokatu eta irabazi egin eban. Atseden hartzeko astirik gabe, hurrengo egunean Oizpeko lau t’erdiko txapelketan txapeldun izan zen, 22 urtez azpiko kategorian. Beraz, San Pedro eta Santa Isabel jaietan izan du zer ospatua Berrizko pilotari gazteak.

Partida hasieran erabaki zen.  Zabala 10-0 aurreratu zen markagailuan, Aldape hotz samarIbai Zabala txapelagaz harrapatuta. Ondoren, tantoak bataren zein bestearen alde paretsu erori ziren, baina mallabiarrak ezin izan zuen hasieran galduta errenta errekuperatu (22-13).

Nagusien partida lesio batek erabaki zuen. Jon Beitia elorriarrak kolpe txar bat hartu zuen ezker hormaren aurka, eta lepoko minak partidan jarraitzea galarazi zion. Ondorioz, Jon Beitia usansoloarrak jantzi zuen maila horretako txapela.

Partida bi horiek erabaki aurretik, gaztetxoen kategorietako finalak jokatu ziren. Benjaminetan Amaia mallabiarrak irabazi zuen finala, Arrizabalagaren aurka. Kimuetan final bi jokatu ziren. Lehenengoan, Legorburu mañariarra Elordi mallabiarrari nagusitu zitzaion; bigarrenean Pradera zaldibartarrak jantzi zuen txapela, Loizate menderatuta.

Kadeteetan Arrieta markinarra izan zen garaile. Gazteetan  Landaburu elorriarrak irabazi zuen; Garitagoitiaren aurka zuen finala, baina lesio bat medio, ezin izan zuen jokatu eta Etxanizek ordezkatu zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!