Euskadiko Open-eko mendi bizikleta lasterketa, Berrizen

Anboto 2007ko mai. 24a, 14:37

Domekan Euskadiko Spiuk Open-eko bosgarren mendi bizikleta lasterketa korrituko da, Berrizen. Berriz Bizikletari Elkarteko Urondo taldeak antolatu du, Udalaren laguntzarekin.

Domekan Euskadiko Spiuk Open-eko bosgarren mendi bizikleta lasterketa korrituko da, Berrizen. Berriz Bizikletari Elkarteko Urondo taldeak antolatu du, Udalaren laguntzarekin.

Lasterketak geltoki kaleko 13. zenbakian hasi eta amaituko dira. Bi irteera izango dira, kategorienArgazkia: Urondo taldea arabera: 9:30ean kadeteak, gazteak eta emakumeak irtengo dira; 11:30ean, berriz, 23 urtez azpiko, elite, master 30 urtez azpiko eta master 40 urtez azpikoen txanda izango da.

Izen-ematea lasterketa egunean bertan egingo da; txirrindulariek dagokien mailako lasterketa hasi baino ordu erdi lehenagora arte dute denbora. Parte hartzeko beharrezkoa da txirrindulari lizentzia izatea. Antolatzaileek 130 bat parte-hartzaile batzea espero dute (Euskal Herrikoak zein Kantabria eta Gaztela-Leongoak).

Ibilbideak (6,3 kilometro) Intxaurtxua tontorretik eta Olabeko basotik eramango ditu txirrindulariak. Kategorien arabera, itzuli kopuru ezberdinak osatu beharko dituzte.

Kadeteetan Iñigo Gomez da faboritoetako bat. Gazteetan Omar Fraile ari da aspaldian nabarmentzen. Emakumezkoetan Olatz Odiozolak orain arteko denak irabazi ditu aurten. 23 urtez azpikoak Eneko Lejarreta eta Ander Gomezen arteko lehia eskainiko digu. Master -30ean Jose Luis Iñorbe da faborito. Elitean eta Master -40an, berriz, lasterkari frankok du irabazteko aukera.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!