Bertsoak entzungai Berrizen

Anboto 2007ko mai. 3a, 13:06

Bertsolarien jarduna entzutea gustuko duten guztiek kartel ezin osatuagoa dute asteburu honetan, Berrizen. Adin guztietako bertsozaleek izango dute eurentzako saio aproposa.

Bertsolarien jarduna entzutea gustuko duten guztiek kartel ezin osatuagoa dute asteburu honetan, Berrizen. Adin guztietako bertsozaleek izango dute eurentzako saio aproposa.

Hasteko, Bertsozale Elkarteak eta Udaleko Euskara Sailak maiatzaren 4 honetarako egin duen bertso menua dugu: kultur etxean, berriztar bi egongo dira oholtza gainean: bertsoetarako gaiak jartzen, Maite Berriozabal, eta bertsotan, Lazkano. Gorka Lazkanogaz batera, beste hiru bertsolari arituko dira Berrizko jaialdian: Colina, Lekue eta Peñagarikano.

Domeka eguerdian, berriz,gaztetxoendako "1,2,3... Inaxito" ikuskizunak biribilduko du Berrizko bertsozaleen asteburua.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!