Taldea Eneritz Alkorta, Ekaitz Barrainkua, Gaizka Barrainkua, Jon Latxaga, Julen Hernandez eta Rafael Segoviak osatzen dute.Iazko argazkiarekin alderatuta, lagun bi falta dira: Eneko eta Iñaki Lejarreta lehengusuak. Horiek Orbea taldearekin korrituko dute aurten.
Urondo Durangalde guztian MTBko txapelketan espezializatuta dagoen talde bakarra da, etamaila askotako txirrindulariak batzen ditu.
Iaz urte borobila osatu zuten. Taldekako Euskadiko Openeko sailkapen nagusia irabazi zuten, eta banakako 11 lasterketa irabazi zituzten, besteak beste. Iban Ayarzaguenak taldearen helburuak zehaztu zituen: “Lanean eta ikasten dabiltzan txirrindulariak ditugu. Batzuei asetasun pertsonala ekarriko die, maila honetan lehiatzeko gai direla ikusita, eta besteei, ikasketetan aurrera egiteko motibazioa emango die”.
