Etxe bakarlari berriztarraren lan berria

Anboto 2007ko mar. 22a, 13:39

Disko berria kaleratuko du abeslari berriztarrak, "Bide eginez" titulupean hamaika abesti batzen dituena. Hain zuzen ere, Bilbon egin du Iñakik disko berriaren aurkezpena hedabideen aurrean.

Disko berria kaleratuko du abeslari berriztarrak, Bide eginez titulupean hamaika abesti batzen dituena. Hain zuzen ere, Bilbon egin du Iñakik disko berriaren aurkezpena hedabideen aurrean.



Bere entzuleen aurreko aurkezpena, baina, Plateruena antzokian izango du zapatuan, martxoaren 24an, eskualdeko beste kantautore batekin: Antton elorriarrarekin. Oihuka disketxearekin emango du argitara Etxek disko berria, aurreko lanean, Zatoz nirekin izenekoan berak ekoiztu eta gero. Disko hartako abestiren bat ere entzun ahal izango dute, seguru, zapatuan Plateruena antzokira gerturatzen direnek, baina ziurrenik abesti berriak jendeari erakusteko gogoz igoko da oholtzara Etxe. Ni naiz naizena, Izar bat, edo Urteak aurrera doaz dira entzun ahal izango direnetako batzuk.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!