Txintxaun kolektiboak antolatutako omenaldia

Anboto 2007ko mar. 8a, 11:04

Antzerkigintzan egindako lanagatik omendu nahi izan dute Berrizko antzerki taldekoek. Autorearen lanekin osatutako antzezlanak izango dira ikusgai gaur eta bihar.

Antzerkigintzan egindako lanagatik omendu nahi izan dute Berrizko antzerki taldekoek. Autorearen lanekin osatutako antzezlanak izango dira ikusgai gaur eta bihar.

Otsailean 81 urte bete ditu Alfonso Sastre antzerkigileak, eta urtebetetze horixe aitzakiatzat hartuta bere lanean oinarritutako antzerki lanak izango dira Berrizko Kultur Etxeko oholtza gainean. Urteetan bere jarrera ezkertiar eta iraultzaileagatik alboratua izan den Sastre, azkenaldi honetan hainbat omenaldi jasotzen ari da, eta azken hilabeteotan bere hainbat lan estreinatu dituzte Euskal Herriko hiriburuetan.

Berrizkoa, Alfonso Sastrerenganako antzerki zale talde batek maitasun guztiarekin antolatutako omenaldia da, umore ukitu batekin, eta euren erara antolatutakoa.

Gaueko 21:00etatik aurrera barikuan, eta 20:00etan hasita zapatuan; Romani ite Domum, Lecturas eta Desastre ikusi ahal izango dira. 81 urte bete berri duen autore garrantzitsuari, antzerkiko amateurrek egindako omenaldian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!