Ingurumenagaz jasangarriagoa den auto elektrikoa aurkeztuko du Iurreta ikastetxeak

Aitziber Basauri 2018 urt 20 Iurreta

Erronken bidez elkarlanean. Lelo horri eutsita, ingurumenagaz jasangarriagoa den kotxe elektrikoa aurkeztuko du Iurreta ikastetxeak Berdeago Euskal Ingurugiro Iraunkortasun Azokan. Automozioan, administraritzan, elektronikan, informatikan eta mekanizazioan  diharduten 40 ikaslek elkarlanean landu duten autoa erakutsiko dute Landako Gunean jarritako erakustokian.