Ertzaintzako Lehergailuak Indargabetzeko Unitateko agenteak lehergailu bat neutralizatu dute gaur Atxondon, Besaide inguruan. Itxura guztien arabera Gerra Zibileko esku-granada izan dela azaldu du Ertzantzak.
Aurkikuntzaren abisua jaso dute Ertzaintzak eguerdian eta lehergailua modu kontrolatuan indargabetu dute.