Arratsalde honetan, Ertzaintzak, Babes Zibilak eta suhiltzaileek bilaketa dispositibo bat ipini dute martxan Arrazolan, desagertuta zegoen gizonezko bat topatzeko. Gizonezkoaren familiak bezperan, atzo, ipini zuen salaketa ertzain-etxean, desagerketa modura.
Segurtasun Sailak ANBOTOri baieztatu dionez, gizonezkoa hilda topatu dute, eta gorpua Auzitegiko Institutu Anatomikora eraman dute autopsia egiteko.