Ajuria, Zubillaga, Bernedo eta Cob onenak Sorginen Lasterketan

Anboto

Gaur goizean Sorginen Lasterketaren 19. edizioa jokatu da Axpen. Lasterketa luzea eta laburra jokatuko dira, eta 500 mendi korrikalarik baino gehiagok parte hartu dute. 

Proba luzean Aitor Ajuria otxandiarra nagusitu da gizonetan: 2:01:41eko denbora egin du. Irazu Aranburu mallabiarra sailkatu da bigarren (2:04:20) eta Aritz Kortazar durangarra hirugarren (2:04:37). Emakumezkoetan, Anoetako Oihana Zubillagak irabazi du, 2:34:17ko denboragaz, bigarren izan da Eider Zubeldia eta hirugarren Leire Uribe otxandiarra. 

Proba laburrean Victor Bernedo elorriarra nagusitu da. Bigarren izan da Peio Ziarsolo eta hirugarren Anartz Azpiroz. Emakumezkoetan, bizkorrena, Naia Cob izan da, Zutoia Odriozola eta Norah Muzasen aurretik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!