[EGITARAUA]: Ai Ama, Galazota eta Iratzar erromeria, besteak beste, Arrazolako jaietan

M.Z. 2026ko uztailaren 23a

Abuztuaren 8tik abuztuaren 16ra Andra Mari jaiak ospatuko dituzte Arrazolan. 

EGITARAUA

ABUZTUAK 8

  • Goizean 'Arrazola ezagutuz' herritik buelta. Ostean, hamaiketakoa Panarrako Felisianoekin. 
  • 18:00etan mus txapelketa hasi eta amaitu. (12 euro bikotea)
    Sariak: 1. Txapela, gazta erdi, ardaua eta 200 euro
    2. 150 euro
    3. 100 euro
    4. 50 euro
  • Nahi duenarentzat bokatak salduko dira
  • Kontzertuak: Galazota eta Ai Ama eta Zauria

ABUZTUAK 9

  • 10:30ean meza
  • 12:00etan briska txapelketaren hasiera (6 euro bikotea)
    Sariak: 1. Txapela, gazta erdi, ardaua eta 100 euro
    2. 80 euro
    3. 60 euro
    4. 40 euro
  • 14:30ean jubilatuen luntxa
  • 18:30ean briskako finalak

ABUZTUAK 14

  • 20:00etan txopo handia eta txikia sartzea
  • Ondoren saiheskia jateko aukera egongo da
  • 22:30ean antzerkia "Nerabetarrak?"
  • Ondoren erromeria Iraultza taldea
  • Amaitzeko berakatz sopa eta txokolatea

ABUZTUAK 15

  • 11:00etan meza
  • 13:00 Herriko dantzariak
  • Ondoren porra txapelketa (bakoitzak 3 txanpon ekarri). Saria: Amillenan bazkaria
  • 18:30ean pelota partiduak
  • Ondoren, bertso-pintxo potea Unai Iturriaga, Jon Maia eta Oihana Bartra bertsolariarekin

ABUZTUAK 16 

  • 11:00etan meza
  • Egun guztian zehar erromeria Hektor Folk eta Gorka Valdes taldeagaz
  • Meza ostien piper jana eta igel jokoa
  • 14:00etan bazkaria bakoitza bere maletiaz
  • Bazkal ostean boloetara jolasteko aukera
  • 18:30ean herri kirol emanaldia
  • Ondoren erromeria Iratzar taldeagaz
  • Bertan afaldu nahi duenak oilasko hanburgesak erosteko aukera edukiko du
  • Deskantsoan errifaren zozketa. Saria Topen bazkari bat 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!