EGITARAUA
UZTAILAK 24, BARIKUE
- 17:30 Briska txapelketaren hasiera eta txopo apainketa
- 19:00 Txapelketa berezia: patatak nork hobeto zuritu. Jai batzordeak patatak eta zuritzeko tresnak banatuko ditu. Saria: Etxoste jatetxean bi pertsonentzako bazkaria. Zuritu ondoren, patata tortilla egin beharko da. Jai batzordeak arrautzak jarriko ditu. Partaide bakoitzak sua eta tortilla egiteko behar diren tresnak ekarri beharko ditu. Tortilla onenari sari berezia emango zaio.
- 20:00 Txopoa
- Ondoren, DJ Igor Martinez eta DJ Lamikiz
- Gertatutako tortilekin afari musikatua
UZTAILAK 25, ZAPATUA
- 11:30ean meza. Ondoren, Andasto Dantza taldea.
- Eguerdian, paella txapelketa. (Oilaskoz egindakoa). Partaide bakoitzak behar dituen osagai guztiak ekarri beharko ditu. Aurkezpen ordua 14:00etan izango da.
- 13:00etan igel txapelketa
- Herri bazkaria. Parte hartu dutenek euren lagun taldearekin bertan bazkaldu ahal izango dute. Jai batzordeak ogia, kafea eta mahai tresnak jarriko ditu.
- Euskal musika egunean zehar, Valdes eta Hektor Folkekin.
- 16:30ean Bingoa
- 17:00etan Gosolo herri kirol taldearen eskutik ikuskizuna
- 19:00etan mus txapelketaren hasiera
UZTAILAK 26, DOMEKA
- 11:30ean meza
- Eguerdian, porra txapelketa
- 13:00etan mus eta briska txapelketen amaiera
- Saiheski pintxoak eta piper berdeak salgai
- 14:30ean jaiei amaiera emateko otzara eder baten zozketa.